2017(e)ko urtarrilaren 8(a), igandea

EIDER EIBAR: SORTU DITZAGUN PERTSO-NAHIAK

Pasaden hilabetean Eider Eibar Zugazabeitia etorri zen. Ilustratzaile bizkaitarra ezaguna da batez ere Euskal Haur eta Gazte Literaturan egin duen lanagatik, liburu asko ilustratu baititu. Baina irudigintzaren beste zenbait esparrutan ere ibili da: animazioan, muralak margotzen, diseinuan...

Berak dioenez hasieratik eduki du marrazteko grina, aske sentitzen delako eta bere pentsamenduak eta sentimenduak adierazteko hizkuntza moduko bat dela pentsatzen duelako. Lehenengo, arkatzarekin nahi duena markatzen du eta geroago, irudia bera osatzen du, margotuz. Kolorearen aukeraketari dagokionez, umoreak eta egunak eragiten diotela aipatzen du, momentuan eroso sentiarazten dioten koloreak hautatuz. 

Bere estiloa oso borobila, gozoa eta lasaia dela dute iritzi askok, forma leunak erabiltzea eta mugimendua islatzea asko gustatzen zaiolakoan. Pertsonaiak, askotariko espresio eta formekin lantzen ditu. Gainera, sarrita, haurren azalean jartzen saiatzen da eta hauek bere irudia nola interpretatuko lukeen pentsatzen du, ondorioz aurrera eramate saiatuz. 

Hasieran aipatu bezala, Irakasle Eskolako zenbait ikaslek bere lan egiteko modua eta aipatutako nondik norakoak ezagutzeko aukera izan dugu, baita pertsonaia orijinalak sortzeko gomendio batzuk ere. Horretarako, berak proposatutako lau jardueretan parte hartu dugu.

Lehen jarduera, guztion artean animalia bat sortzean oinarritu da. Bakoitzak, animalia bat pentsatu behar izan du. Ondoren, banaka pentsatutako animalia esaterakoan, Eiderrek hauen gorputz atal esanguratsuena irudikatu du, bakoitza kolore ezberdinez marraztuz. Horrela, "Gure animalia" izena hartu duen pertsonaia sortu dugu.

Bigarrena, Eiderrek "Sorgina Pirata" deitzen duen jarduera izan da. Ariketa hau burutzeko, 3 ezaugarri hartu behar izan ditugu kontuan:

Ez zaiola ileapaindegia gustatzen 
Ez duela beldurrik ematen 
Katuen beldur dela 

Hortik abiatuta, bakoitzak bere irudimenean sortutako sorgin horren bestelako ezaugarriak aipatu ditugu, Eiderrek marrazten zituen bitrtean. Emaitza moduan, sorgin berezia sortu dugula esan daiteke.

Hirugarren ariketa antzekoa izan da, baina oraingoan, printzesa bat sortu behar izan dugu bestelako 3 ezaugarrietatik abiatuz: 
Super saltoak ematen dituela 
Irakurtzea gustatzen zaiola 
Ortzadar koloreko puzkerrak botatzen dituela







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina