2016(e)ko urriaren 6(a), osteguna

DOKUMENTALA


Dokumentazio lan egoki bat burutzeko, koordinazio eta antolaketa lan egokia egitea nahitaezkoa da, bestalde, errespetuz lan egitea beharrezkoa da. Honako hau kontuan hartuta, gure taldearen kasuan, Gasteizko kaleetatik errefuxiatuen gaiari buruzko dokumentazio lana burutzera ekin diogu.

Hasteko, koordinazio eta antolaketari dagokionez, taldea bitan banatu eta bakoitzari eremu bat esleitu diogu, talde bakoitzeko lau kide egonda. Informazioa eskuratzeko, garrantzitsua da aniztasuna kontuan hartzea; horretarako, askotariko jatorri eta adinetako pertsonei galdeketak egitea pentsatu dugu eta gainera, hiriaren eremu ezberdinetatik; izan ere, lekuaren arabera usteak eta iritziak aldatzen ohi dira, hori dela eta, talde bat unibertsitate eremutik egon da eta bestea; aldiz, hiriko erdialdetik.

Kontuan hartu beharreko alderdi bat, zein motatako galderak egin eta hauek nola formulatu da, errespetuarekin lotura zuzena daukan alderdia, modu irekiaz galdetu behar baita, inor mindu gabe. Bestalde, gure iritzia ezin dugu plazaratu besteen erantzuna baldintzatuz. Honako hau oinarritzat hartuz, denbora hartu dugu gure galderak pentsatzeko eta hauek modu orokor batean planteatu ditugu, ahalik eta informazio gehien eskuratzeko eta galdetutakoek eskatuz gero, gehiago zehaztu ditugu. 

Arestian aipatutako guztia oinarritzat hartuta, dokumentazio lana egitea posiblea izan daiteke; dena den, galdeketa soilik ez da nahikoa, lana analizatu eta landu ahal izateko, galdeketak grabatzea ere komenigarria da eta horrela egin dugu guk; betiere besteen baimena izanda. 

Behin informazio guztia eskuratuta, eskuratutako informazioa osatzeko beste iturrietan informazioa bilatzea nahitaezkoa da. Ostean, dokumentalaren muntaia egitera ekin diogu movie maker programa dela medio beste kideei gure emaitzak erakusteko. 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina