2016(e)ko irailaren 29(a), osteguna

ANTZERKIAK

Gure K6-ko antzezlana egiteko iturri desberdinak bilatu izan ditugu, teknika, baliabide eta idei desberdinak ikusteko. Gure kasuan, lau antzerki ikusi ditugu, antzerki bakoitza gure taldeko bi pertsonak ikusi ditugunak, ikuspegi desberdinak izango ditugula pentsatuta. Hau guztia IKT ko Irakaslearekin batera koordinatu dugu

Antzerkiaren bideoa ikusi ostean, bakoitzak fitxa bat bete du, ondoren gainerako taldekideen artean partekatzeko. Antzerki horiek "Kubik", "A story of a child and a penguin", “Abbraci” eta “Lorategian”.

· Kubik:

Teatro Paraisok eskaintzen duen antzerki honen ezaugarri esanguratsuena, istorio baten inguruan garatzen ez dela izango litzateke. Antzezlanean zehar leku eta egoera desberdinak aurkezten dira, oso material sinpleekin (kutxak, proiektorea eta argia) eta atrezzoa neutroa, beltzez jantzita bestelako mezurik ez adierazteko.

Pertsonaiei dagokionez, protagonista bezala bi pertsona daude, gehienbat gorputzaren bidez elkar eragiten. Hitzezko komunikazioa oso gutxi agertzen da, mugimendu, keinu, irudi eta girotzeko erabiltzen den musika garrantzi guztia hartzen duelarik.

Aipatzekoa da, antzerki osoan zehar antzeztokia nahiko ilun dagoela eta argi efektuen bidez istorioa girotuz doaz, haurren beldur sentimendua saihestuz.


· A story of a child and a penguin:

Antzerki hau “Perdido y Encontrado” izeneko ipuinean oinarrituta Teatro Telaiok aurkezten du, antzerkira eramateko berezko moldaketa bat eginda. Obra hau beraz, bakarrik bizi den haur baten istorioa antzezten du. Haur honek, egun batean pinguino bat aurkitzen du bere logelan. Haurrak, pinguino hori galdu dela eta bere jatorrizko bizilekura eraman behar duela pentsatzen du eta leku horretara joateko modua bilatzen dute. Azkenean, Ipar Polora ailegatzen direnean, haurra konturatzen da pinguinoa ez zegoela galduta, nahi zuen gauza bakarra, berarekin egotea zen. Haurra bere partez, bere bakartasunaz zein pinguinoarekin egoteko nahiaz ohartzen da eta ondorioz, biak elkarrekin geratzen dira.

Istorioan, bi pertsona agertzen dira bakoitzak bere pertsonaiaz karakterizatuta. Atrezzoa kasu honetan, sinplea izanda ere, aurrekoan baino landuagoa da. 

Garrantzitsua da hitzezko hizkuntza ez dela agertzen aipatzea, baita musikaren erabilera eskasa ere, momentu konkretuetan soilik agertzen bait da, gertakizunak indartzeko.
Hala eta guztiz ere, hitz egiten ez dutenez, istorioa hobeto ulertzeko atzeko aldean dauzkaten arbelak erabiltzen dituzte argibideak emateko.



· Abbraci:

Antzerki honen kasuan ere Teatro Telaiok egindakoa da, hizkuntza ez berbala erabiltzen duena, mimoz egindako antzezlana izaten. Aipatu daitekeen ezaugarri garrantzitsuen artean, publikoarekin elkar eragiten dutela izango litzateke.

Antzezlan osoan zehar, gorputz mugimenduek eta aurpegiko keinuek duten garrantzia kontuan hartuta, oso esajeratuak egiten dituzte, ikusleak gertatzen dena ondo ulertu dezan.
Gainera, musikak garrantzi handia dauka, pertsonaiak musikaren arabera mugitzen dira eta.

Atrezzoari dagokionez, nahiko sinplea dela aipatu daiteke, baita dekoratua ere. Obra osoan zehar ez dago eszena- aldaketarik, baina dekoratu berdineko gune berdinean sentimendu eta emozio desberdinak lantzen dituzte, besarkadak abiapuntu nagusiena izanda.



· Lorategian:


Teatro Paraisok aurkezten duen antzerki honetan, garrantzi handia dauka gertutasuna lortzeko bi pertsonaiek daukaten jarrera, hau da, istorioa pertsonaiak makurtuta daudelarik garatzen da. Gainera, giro lasaia lortzeko biek lasaitasunez eta modu leun batean hitz egiten dute.

Eszenatokian erabiltzen duten atrezzoa nahiko sinplea da eta objektu gutxi badaude ere, atzeko aldean dagoen pantaila berebiziko garrantzia hartzen du, bertan proiektatzen diren irudiak istorioa kontatzen laguntzen bait du eta. Protagonistek, pantailan ageri diren irudiak jolasten dute, hauek eskuekin mugituz, manipulatuz edota aldatuz.

Musikari dagokionez, nahiko urria da, baina entzuten denean girotzeko soinu goxo eta leuneko musika erabiltzen dute.

Gorputz adierazpenaren bidezko mugimenduek istorioa kontatzeko baliabidea bilakatzen da antzerki honetan, hitz berbalak momentu eta egoera konkretuetan agertzen direlarik. Aipatzekoa da, egiten dituzten mugimenduak, haurrek egiten dituzten ohikoak direla.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina