2017(e)ko martxoaren 8(a), asteazkena

AGUR BERO BAT!

Bukaera gertu dugula badakigu eta blog honetan urte osoan dokumentatu ahal izan dugun guztiaren azken hausnarketa bat egingo dugu hurrengo ilaretan:

Hasteko, gure aurkezpena egiteko tartea eduki genuen, izan ere, beharrezkoa ikusi genuen guri buruzko informazioa ematea eta blog honen zergatiak azaltzea. Bide horretan, dramatizazio minorra izanda, guretzako berria zen mundu  honekiko lehenengo gerturapena egin genuen aztertu behar izan genituen antzezlanekin. Konpainia ezberdinetako obrak ikusi genituen, besteak beste, Teatro Paraisoko Lorategian eta Kubik, Teatro Telaioko Abracci eta A story of a child and a penguin. Arestian aipatutakoak ikusi eta taldekide bakoitzak hauek aztertu ostean, baliabide anitz jaso genituen oso eralbigarriak izango zitzaizkigunak ondoren zetorren etapan zein moduluko lanean

Gauzak horrela, edozein proiektu aurrera eramateko jakin bagenekien curriculumeko helburu zein edukiak kontuan eduki behar genituela. Hala ere, prozesu hau ez zen hain erreza izan, zera da, gobernu aldaketaren harira, tamalez, berriro ere hezkuntza sistema ere aldatu zen eta horrek, curriculum berri bat ekarri zuen, Heziberri izenekoa. Hori lantzeko, talde bakoitzak curriculum berriko zenbait atal irakurri eta landu genituen, ondoren, guztien artean elkabanatuz eta osatuz. 

Jarrain, gure gaia aukeratu behar izan genuen eta gure kasuan, errefuxiatuen gaiaren inguruko lanketaren aldeko apustua egin genuen. Hau kontuan izanik, dokumental bat egin behar izan genuen. Hau burutzeko, Talde lana, antolakuntza eta errespetua ezinbestekoa izan zen, eta nola ez, bukaeran prozesu osoaren inguruan egindako hausnarketa.

Kurtsoan aurrera eginez, ikaskuntza berriak jaso eta hausnarketara bideratu gintuzten hainbat ezagutza eta teoria ikusi genituen, hala nola, alderantzizko konoa ren teoria, solo es el principio dokumentala edota Javier Abad ek emandako hitzaldia. 

Gainera, antzezlan oso bat burutzeko ezinbestekoa zitzaigun sormena lantzea eta inspirazio iturriak aurkitzea. Horretarako, oso baliagarria eta lagungarria izan zaigun Eider Eibar ilustratzailearen laguntzaz, pertsonaiak sortu eta gureak sortzeko trebeziak eta teknikak ikasi genituen berari esker.

Guretzako oso garrantzitsua den fase bat Practicum III-a izan zen. Egonaldi honetan, gure lanbidea ezagutzeko aukera paregabea eduki genuen, izan ere, azken urtea izanik, erronka garrantzitsu bat genuen aurretik, zera da, gure beldurrak gainditu, ardura berriak hartu eta esku hartze proposamena praktikan jarri. Horregatik guztiagatik, honen inguruko sarrera bat egitea aproposa iruditzen zitzaigun, egondako ikastetxeak aipatu ez ezik, zortzion hausnarketa bat txertatzea egokia baitzen. 

Urte honetatik baliagarriena eta interesgarriena izan dena, zalantzarik gabe, KunArte ra egindako irteera eta beraien etorrera izan da. Izan ere, modu praktikoago zein zuzen batean antzerkiaren munduan sartu eta honek haurren heziketan duen eragin positiboa zein mailakoa den ikusi ahal izan genuen esperientzia izan zen.

Ikasturtea bukatzeko, hasieratik helburu nagusitzat eduki dugun antzerkia aurkezteko garaia heldu da. Horretarako, orduak eta orduak egon gara gimnasioan "Gaur Grea, eta bihar...?" izeneko gure antzezlana ensaiatzen. Lan handia eta gogo asko jarri dizkiogun proiektua izan da honako hau eta beraz, nahi bezala ateratzea espero dugu.

Amaitzen joateko, beste hainbat sarrera ere atxikitu dizkiogu blog honi, gure antzezlana elikatu ez ezik, gaiaren inguruan gehiago jakin eta hausnartzeko baliagarriak izan zaizkigunak, hala nola, Dragoiaren esnatzea, Errefuxiatuak hartzeko diseinatutako proiektua, Labur metraiak, ikus kultura eta teknologia berriak, Finlandiako hezkuntza sistema, Donald Trump, Chrysallis, Txiroak, Haur errefuxiatuen egoera eta Haur antzerkia eta dolua bezalako sarrerak.

Blog honekin bukatzeko, azken hausnarketa eta azken agur gisa, agur bero bat eman nahi dizkizuegu bide honetan elkartu garen eta lagundu gaituzuen guzti guztiei! Plazer bat izan da :)


2017(e)ko martxoaren 7(a), asteartea

IKASTURTEA AGURTZEN...

Kaixo lagunak!

Sentimendu gazi goxo batekin bukatzen dugu blog-a. Blog hau, IKT (Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak) irakasgaian sortu genuen. Baina kurtsoa bukatzear dagoenez, hau azkenengo sarrera izango da.

Alde batetik, kurtsoa bukatzeko irrikitan gaude lau urte luze eta gogor izan direlako.Baina bestetik, bihozminarekin utziko dugu :(. Lau urte hauetan, bai pertsonalki bai akademikoki ikaragarri hazi eta hezi garelako. Jente berria ezagutzeko aukera izan dugu eta taldean lan egiten ikasi dugu.

Guzti hau blog honen bitartez adierazi nahi izan dugu, espero dugu erabilgarria eta zuen gustokoa izatea.

Ondo izan!



ARIWAITUKI taldea

Leire Izco
Laura Barrio
Nekane Castro
Alazne Beltran de Lubiano
Maitane Morcuende
Oihana Moya
Yara Ballesteros
Irantzu Txarroalde

2017(e)ko martxoaren 6(a), astelehena

ENSAIOAK


Lau urte igaro ondoren, hemen gaude, Haur Hezkuntzako gradua bukatzeko astebetera.

Ikasturte osoa helburu nagusi batera bideratuta egon da, eta orain helburu hori lortzear pausu txiki batera gaudela sentitzen gara. Antzezlana ostegun honetan aurkeztuko dugu, eta finean orain arte ikusi, ikasi eta barneratutako guztia islatzeko aukera edukiko dugu. Horretarako, aste luzeetan zehar ensaiatzen ibili gara, atrezzoa sortuz, pertsonaiei janzkera, izaera edota ahotsa ematen, sarrera eta irterrak ensaiatzen, publikoarekin harremana bermatzen edota gorputz adierazpenaren bidez ez hitzezko komunikazioa jorratzen. Azken finean, askorentzat ezezagunak ziren gaitasun zein baliabideak identifikatu eta horiei ahalik eta mami gehien ateratzen saiatu gara eta horregatik pertsonalki zein profesionalki hezi garelakoan gaude. Atzera kontua hasi berri dugun honetan lanean jarraituko dugula argi, egunak aprobetxatu eta ingurukoen gomendioetatik elikatuko gara. 

Gogotsu eta esperoan gaude zer aterako den ikusteko; hala ere, gertatzen dena gertatzen dela Ariwaituki taldekideok harro gaude ikasturte osoan egindako lanaz eta horregatik, Martxoaren 9an, arratsaldeko 15:30tan Gasteizko Irakasleen Eskolako gimnasioan egingo dugun antzezlanera gonbidatu nahi zaituztegu! 

Begiak ireki, belarriak garbitu eta kremailera itxi..antzezlana hastera doa!




2017(e)ko otsailaren 9(a), osteguna

KUNARTEREN TRIPETAN; KIRIBILEN IZ IKUSTEN

Aste honetan Kunarteko arduradunak etorri zaizkigu prozesu sortzaile bat nola burutu duten kontatzera. Honek zentzu handia du, izan ere, aurten guk egingo dugun Antzerkia,(bai, letra larriz) hori bera da, oinarrian. Hau da, gure antzerkia sortzeko prosesu sortzaile batean sartu gara lehenik eta behin.

Horrela, kunarteko kideek, hauen helburu pedagogikoak adierazi dizkigute, besteak beste, sormena haur oso txikiekin garatzea eta kulturaren demokratizazioa.
Bi hauek izan ziren gure taldearentzat helbururik garrantzitsuena, eta kunarterekin ados gaude antzerkilaritzan eta arteen inguruan, orokorrean, haur hezkuntzak gaur egun, oraindik, oso islada gutxi duela adierazten dutenean. Eta baldin badu, ez dago poltsiko guztien eskura.
Horregatik jaiotzen da Kunarte, haur txikienei, 0-6 bitartekoei, hain zuzen ere, dagokien eskaintza kulturala emateko.

Horregatik, hauek planteatzen dituzten antzezlan guztiak adin horretarako daude espreski sortuak, eta horretaz gain, haurrek antzerkiaren gaiarekin bat datorren instalazio bat bizitzeko aukera dute Kunartek duen beste espazio batean. Horrela antzerkiaren esperientzia haur txikienen perspestibatik bizitzen dute, hemen eta orain, hain zuzen ere.
Honen ondorioa miragarria da: haurrek goitik behera sartzen dira ikusiko duten antzerkian, eta mezuaz eta istorioaz disfrutatzeaz gain, benetako bizi esperientzia esanguratsua bihurtzen da haientzat.

Horrela ikusi ahal izan genuen Kunartek erakutsi zigun Iz antzezlanean:

Hasteko, Iz Kiribil antzerki taldearen lana dela. Iparraldetik datoz eta Jean Philippe Leremboourek zuzentzen du, eta Amaia Hennebuttek jartzen du taula gainean. Izek Gizakiaren hitorioaren ibilbidea kontatzen du, euskal mitologian oinarritutako estetika milimalistarekin. Horrez gain, taula gainean aktore eta musikari batek egiten du lan, antzerkiaren atmosfera borobilduz.

3-5 urteko haurrentzat planteatzen dute, eta gu, Irakasleen eskolako ikasleak izanik, izugarri lagungarria izan zen Iz ikusteaz gain bost urteko haur talde baten erantzunak behatu ahal izan genuelako.

Bi ideia argi atera genituen esperientzia hontatik: Haurrek bere era dutela antzerkiaz gozatzeko, eta horregatik helduok gure jarrera modulatu behar dugula. Ixiltzeko eskatu beharrean, aktorreekin eserlekutik egiten dituzten interakzioak errespetatuz, gehien bat. Tarte horretan, gure ardura bakarra haurra antzerkiaren istorian sartzen dela zihurtatzea da, eta atmofera hori apurtzen bazaio, berriro ere barrura sartzea.

Honetaz gain, tartea izan genuen ere Kiribil taldearekin gure aburuak banatzeko, eta beraiekin antzerkilaritzako hainbat teknika ikusteko.Horietan aipagarriena entzuketa aktiboaren ariketa izan zen, behar beharrezkoa taula gainean daduden aktoreek elkar ulertzeko, gidoitik kanpo egiten dituzten edozein moduko adierazpenetan.

Oso esperientza positiboa izan zen guretzat, eta eskertu izan genuke hau lehenago egin bagenu, gure prozesu sortzailea askoz gehiago erraztuko bailukelako.












KunArte

KunArte, haurrentzako (1-6 urte) eta beren inguruan dauden pertsona helduentzako berrikuntza artistikorako arte zentroa daukagu, non dibertsio adimentsua, estimulazio artistikoa eta hezkuntza kulturala eskaintzen den haur eta beren familiei. Gauzak horrela, espazio hau estimulazio artistikorako proposamena da eta bide batez, sormena eta emozioak lantzen dira. 

Jakin badakigu, arestian aipatutako adin hauetako haurrak, etengabeko esplorazio garaian daudela. Fase honetan, KunArtek espresio artistiko guztiak garatzeko eremua eskaintzen du, hau da, haurren garapen integrala eta adimen anitzak garatu eta hauetan trebatzeko espazioa eta estimulazio baliabideak biltzen ditu. 

Guzti hau aurrera eramateko, askotariko programazioak prestatzen dira arlo desberdinak jorratzeko. Alde batetik, hazkuntza pertsonala, banan-banakako adierazpena eta hizkuntza artistiko desberdinak lantzeko, ingurune ludiko eta kreatiboak ahalbidetzen dute. Gainera, arte eszenikoak eta musika familian ikusi, begiztatu eta dastatzeko abagunea eskaintzen du, bide horretan, bai segurtasuna bai sentsorial eta emoziozko lurralde berriak aztertzera bultzatuz. Beste alde batetik, sorkuntza eta ikerketarako toki irekia den heinean, ezberdinen arteko harremanak bultzatzeko espazioa da. Azkenik, mintegiaren helburua antzerkia, artea eta haurtzaro txikiaren arteko lotura ugarien begirada panoramikoa eskaintzea da. 

Ondorioz, arestian aipatutako oro kontuan izanik, KunArten artea, estimulazio, adierazpen, hausnarketa, desira, komunikazio, imaginazio gisa ulertzen da, ezagutza eta emozioaren arteko topaketa izango balitz bezala.

2017(e)ko urtarrilaren 31(a), asteartea

2017(e)ko urtarrilaren 24(a), asteartea

HAUR ANTZERKIA ETA DOLUA


Txabi Arnalek dioen moduan, bereziki garrantzitsua da umeei heriotzari buruz hitz egitea, bizitza, gaztetasuna, arrakasta eta konforta helburu duen gizarte batean bizi garelako, eta horrek heriotzaren trataera normal, laiko eta sufrimendu gabea ekiditen duelako. Dolua eta honek dakarren sufrimendua bizitzarako hezkuntzaren parte da, eta horregatik ezin zaio garrantzirik kendu heriotzaren gaiari. Hau lortuz gero, pertsonaren hezkuntza integral eta orekatua lortuko dugu. (Arnal, 2012).




Txabi Arnalek bere doktorego tesian Album estiloko ipuinak proposatzen ditu gai hau jorratzeko, eta gu,hori aprobetxatuz, haratago joan eta antzerki proposamen bat aurkeztu nahi dugu, doluaz oso era interesgarrian mintzo dena.

Proposamen hori Markeliñe antzerki taldearen Euria antzezlana da:



Markeliñe antzerki taldea ezaugarriarazten duena zera da: sortzen dituen antzerki guztiak kutsu sozial eta kritikoa dutela, non ikuslegoaren buruhausteak eta kontradikzioak taularen gainean jartzen dituzten estetika eta edertasun izugarriarekin gainera . Haien sortzeko metodoa librea da, baina antzerkiaren funtsarekin koherentzia duena, eta horrela moldeak apurtzeko gai diren obrak lortzen dituzte, ikuslegoa txundituz.

Hamaika antzezlan badituzte ere, guk, antzerki taldearen EURIA proposatzen dizuegu. Heriotza, galera , samina , dolua eta erresilentzia tratatzen dute, hitzezko azalpenik gabe, teknikoki jarduera oso zaila bihurtzen duena. Baina Markeliñe taldekoek lortzen dute umorea eta dantza komunztatuz, obra mutu batean, eta horrek egiten du benetan eder.

Datorren emanaldia Areetako Andres Isasi Musika eskolan izango da, Urtarrilaren 29 an, arratsaldeko seiretan.


Gutako batzuk han izango dira, inoiz ez delako berandu gure barneko haurtxoari kultura dieta eman, eta arima elikatzeko, hurrengo mundura bapo eginda joan dadin, joaten baldin bada!